Gu Geu: "Elgetarrak behar ditugu plataforma aurrera ateratzeko; mesedez, etor zaitezte"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mar. 13a, 21:20

Egubakoitzean aurkeztu zuten Elgetako Gu Geu plataforma independentea. Hasierako helburutzat dute maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara begira taldea sortzea, nahiz eta epe luzerako proiektua izatea ere gura duten: "Oraindik ez daukagu programarik, jendea behar dugu. Batez ere hori, jendea behar dugu plataforma aurrera ateratzeko. Ez dugu inoren kontra joan nahi, elgetarrei beste aukera bat eskaini gura diegu", adierazi du plataformako kide Nerea Villak. Hilaren 16rako beste bilera bat deitu dute kultura etxean, 19:30ean. 

Aurkezpenean hainbat proposamen egin zituzten baina Villak nabarmendu zuenez, herritarren inplikazioa behar dute: "Herritarrei mesedez eskatzen diegu etor daitezela, bestela hurrengo hauteskundeetan aukera politiko bakarra egongo da Elgetan". Izan ere, alderdi bakarra ez egotea da saihestu gura dutena: "Sortu gara uste dugulako aukera ezberdinak egotea ona dela Elgetarendako. Alkatetzarik lortzen ez badugu ere oposizio on bat egin gura dugu; horretarako, baina, oinarri sendoak behar dira". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak