Astelehenean 115 neska-mutikok emango diote hasiera ikasturteari Elgetako Herri Eskolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ira. 3a, 18:28
Elgetako ikasleak aurreko ikasturteko azken egunean.

Lehenengo astean goizeko jardunaldia bakarrik izango dute neska-mutikoek, eta jangela zerbitzua egongo da.

Herri Eskolako irakasleak astelehenean itzuli ziren udako oporretatik, eta ikasleak astelehenean, hilak 8, emango diote hasiera 2014-2015 ikasturteari. Lehenengo astean goizetik bakarrik egongo dira eskolak.

Aurten, 115 ikasle hartuko ditu Elgetako ikastetxeak; hiru Haur Hezkuntzan eta lau Lehen Hezkuntzan. Talde bakarra osatuko dute 4 eta 5 urteko geletako haurrek, eta batera egongo dira baita ere 3. eta 4. mailakoak zein 5. eta 6. mailakoak. Irakasle taldea 12 lagunek osatuko dute.

17 ume bi urteko gelan

Aspaldiko urteetako talderik handiena dator aurten bi urteko gelara; 17 neska-mutiko. Handitze lanak egin ditu Udalak talde hori hartuko duen gelan, eta iraila egokitzapena egiteko izango da. Gainerako ikasleak baino egun bat beranduago emango diote hasiera ikasturteari; hilaren 9an.

Ikasturteak badakartza bestelako berrikuntzak Elgetan. Zuzendaritza taldea aldatu egin da, ortua ardura berria izango da eskolan, eta orain arte ez bezala ingelesa irakasgaia izango da hiru urteko gelan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak