Oxel Erostarbe: "38.268,96 euroko soberakinarekin itxi dugu 2013a"

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko mar. 31a, 10:29
2014ko aurrekontura joango da diru hori: "Urtean zehar joango gara zertan erabili pentsatzen", esan du Elgetako alkateak.

Udal gobernuak martxoko osoko bilkuran aurkeztu zuen 2013. urteari dagokion likidazioa, eta Oxel Erostarbe alkateak azaldu zuenez soberakinarekin itxi du urtea Udalak. "Hainbat inbertsio tarteko une batzuetan tesoreria arazoak izan genituen iaz, baina esan beharra dago aurre egin diogula urteari. Gainera, soberakinarekin amaitu dugu urtea; 38.268,96 euroko soberakinarekin, hain zuzen ere".

Alkateak jakitera eman duenez diru hori 2014ko aurrekontura joango da. "Urtean zehar joango gara diru hori zertan erabili pentsatzen", esan zuen osoko bilkuran.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak