Oihana Kortazarrek mendi lasterketen Espainiako Kopa irabazi du

Mireia Bikuña 2012ko abu. 27a, 19:30

Otañesen (Kantabria) jokatutako laugarren eta azken proba irabazita, txapeldunaren saria jaso du elgetarrak, 480 puntu batuta. Kortazarrek Kopako lau probak irabazi ditu. "Pozik nago. Helburua proba irabaztea zen eta lortu dut. Nire esku zegoen kopa irabaztea", esan digu. Mutilen Espainiako Kopa Tofol Castanyerrek eroan du.

Otañeseko probak 34 kilometro zituen, eta kopako probarik "gogorrena eta menditsuena" zen. Zailtasunak zailtasun, azken sailkapenerako puntu gehien ematen zituen ere bazen.

Hasieratik menderatu zuen proba elgetarrak; lasai, estuasun barik. Baina, sei kilometro falta zirenean Blanca Maria Serranok hurbiltzen hasi zen eta erasoa jo zuen. Kortazarrek arazo barik eutsi zuen Serrano, eta helmugan minutu erdiko abantailarekin sartu zen.

"Fisikoki mantendu"

Denboraldiko proba gogorrenak bukatutzat eman ditu elgetarrak. Orain, akaso, Munduko Koparako puntuagarriak direnetako batzuetan parte hartuko du "fisikoki ondo mantentzea" lortzen badu. Gainera, beste hainbat probatan gonbidatu gisa parte hartuko du; besteak beste, Zeanurin eta Muskizen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak