Oihana Kortazar Espainiako Kopako azken proban ariko da domekan

Mireia Bikuña 2012ko abu. 24a, 12:06

Otañesen (Kantabria) jokatuko da abuztuaren 26an. Elgetarrak bere esku dauka Espainiako Kopa irabaztea, orain arte jokatutako hiru probak irabazi ostean. Dena den, laugarrena eta azkena, gogorrena dela esan digu elgetarrak: "proba menditsuena da eta fisikoki esfortzu handiena eskatzen duena. Irabazteko asmoz noa, baina hirugarren geratuta ere, Espainiako Kopa irabaziko dut".

Espainiako Kopako laugarren probak 34 kilometro ditu, eta azken sailkapenerako puntu gehien ematen dituena da. "Azken sailkapenean sartzeko, gutxienez, hiru probatan parte hartu behar dugu. Kantabriakoak ematen ditu puntu gehien, baina aurreko hiruretan puntu asko batu ditut", esan digu.

Aurrera begira zer?

Oihana Kortazarrek ez du erabaki zer egingo duen Espainiako Kopa bukatu ondoren. "Nahiko nekatuta nago. Ondo pentsatu behar dut. Akaso Munduko Kopako probaren batean parte hartuko dut, baina ondo errekuperatzen banaiz. Akaso Malasiakoan edo Espainiakoan", esan digu.

Txapelketetatik kanpo beste hainbat probatan parte hartuko du gonbidatu gisa; besteak beste, Zeanurin eta Muskizen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak