Balerdi Balerdi eta Moraurekin festa Elgetan

Edu Mendibil 2012ko eka. 2a, 13:55

Elgetako Espaloira atzo hurbildutakoek izugarri gozatu zuten Morau eta Balerdi Balerdiren kontzertuarekin. 90 lagun inguru elkartu ziren, tartean Iruñea, Bilbo, Elorrio, Tolosa eta beste hainbat tokitatik etorritako musika zaleak.

Lehenbizi Morau igo zen agertokira. Hamar bat urte igaro dira azken aldiz Elgetan jo zuenetik eta emanaldi lasaia, dotorea eskaini zuen kantautore hernaniarrak. Ni naiz guai moduko kantuak entzuteko aukera gutxi izaten dira eta Balerdi Balerdiren kamisetarekin atera zen Morauk hiru bis egin behar izan zituen zaleen eskaerari erantzuteko.

Jarraian, Balerdi Balerdi iruindarrekin festa etorri zen. Morauk berak kantu bat eskaini zuen nafarrekin, Nork daki ezaguna, jendeak Coca-Cola lata bat moduan ezagutzen duena. Amaiera aldera, Bide Ertzeaneko Imanol Ubeda eta Balerdi Balerdiko teklista izandako Blanca Izcueren laguntzarekin, Letrak zeruan kantua eskaini zuten, oso txalotua eta momentu eder horietako bat. Tartean aspaldiko kantu ezagunak eta azken garaikoak (dozena erdi bat berriak) eskaini zituzten, zaleen gozamenerako. Musikariak zein zaleak gustura geratu ziren Elgetan bizi izandakoarekin. Iragana indarrez eta bizi-bizi etorri zen atzo Espaloira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak