Xabier Montoia formatu intimoan etorri da oraingoan

Arritxu Barruso 2012ko mai. 12a, 20:28

'Montoiaren Mundu Miragarria' diskoa aurkeztera etorri zen egubakoitzean Xabier Montoia Elgetako Espaloia Kafe Antzokira. Hirukote formatuan etorri zen Mursego (Maite Arrotajauregi) eta Ibon Rodriguezekin batera. Hortaz, txelo eta organo doinuez lagunduta dator azken disko honetan.

Montoiaren Mundu Miragarria diskoa osatzen duten hamar kantuak jo zituen Montoian, baina baita bakarka kaleratu izan dituen diskoetako kantuak ere; horren adibide Ipurzuri kantua.

Kontzertuaren kronika osoa Asteleheneko Goiena paperean irakurtzeko aukera izango duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak