Urtero egiten dute Kultura Astea Elgetako Herri Eskolan. Aurten hiru eguneko egitaraua antolatu dute; gaur hasi eta barikura bitartean.
Maite Toledo eskolan
Maite Toledo idazlea eskolako umeekin izango da gaur, eguaztena. 15:00etan elkartuko da umeekin eta ordubeteko saioa egingo du eurekin. Bihar, eguena, jokoak izango dituzte goizez, eta kultura zirkuitua, berriz, arratsaldez.
Barikuan, bazkaldu aurretik, sari banaketa egingo dute ikastetxean. Eta arratsaldean hiru ekintza izango dituzte. Haur Hezkuntzako umeek Pinotxo eta ahatetxo itsusia filma ikusiko dute; 1., 2. eta 3. mailako haurrek Pipper filma; eta 4., 5. eta 6. mailako haurrek Komikigintza tailerra izango dute.