Ikusmen gaixotasunak prebenitzeko kanpaina martxan dute Elkoro botikan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko ots. 28a, 13:54

50 urtetik gorakoei zuzenduta dago, doan da eta 5-10 minutuko kontua besterik ez da.

Gipuzkoako 84 farmaziatan egiten dute proba, tartean Elgetako Elkoro botikan. Helburua da adinarekin lotutako ikusmen gaixotasunak ahalik eta azkarren detektatzea, izan ere gehienetan mina sentitu arte ez gara oftalmologoarengana joaten. “Kataratak, makularen degenerazioa, begietako hipertentsioak sortzen duen glaukoma... horiek dira prebenitu daitezkeen gaixotasunetako batzuk”, adierazi du Elgetako farmazialari Amaia Garitanok.

Otsailaren 15ean abiarazi zuten kanpaina Gipuzkoako farmazietan eta Elgetan dagoeneko gertu dute probak egiteko behar den materiala. Oso sinplea da. Paperezko orri batean Amsler izeneko aulkitxodun parrilla dago margotuta. Orria begietatik 30 cm-tara ipini behar da eta pazienteak esan behar du zer edo zer gaizki ikusten duen. “Doan egiten da eta 5-10 minutuko kontua da”, adierazi du Garitanok. “Jendea animatu nahi dut egitera etortzeko”.

Arrisku faktoreak

Ikusmen gaixotasunak prebenitzea gauza oso inportantea da. Botika berriak daude eta teknika kirurgikoak asko hobetu dira azkenaldian, baina zenbait gaixotasunendako ez dago sendabiderik. Familian aurrekariak izatea, koipetan aberatsak diren dietak, loditasuna, erretzailea izatea, eguzkitako betaurrekoak ez erabiltzea... guztiak dira kontuan hartu beharreko arrisku faktoreak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak