Herritarrek kezka agertu dute egungo pediatria zerbitzuarekin eta Udalak hobetzeko eskaera egin nahi du Eusko Jaurlaritzan. Zerbitzu zabalagoa pediatra euskaldunarekin eta titulatuarekin, horiek eskaerak. Azken asteotan udaletxean jaso dituzte sinadurak; 73 momentuz.
Sinadura gehiago helburu
Herritar batek baino gehiagok aipatu omen du sinatuko lukeela, baina ordutegia gaizki datorkiola. Bada, 15 egun luzatu dute sinadurak batzeko epea eta gizarte-ongizate sailetik mahaia ipiniko dute herritar gehiagoren sinadurak batzeko. Barikuan, hilak 4, ipiniko dute mahaia Plaza Barrenian 18:30etik 19:30era.