Dagoeneko salgai daude 'Miss Morgue' antzezlanerako sarrerak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko urt. 19a, 19:03

Zanguango antzerki taldearen bisita izango dute egubakoitzean Elgetako Espaloia antzokian. Antzerki taldeak umorezko lana eskainiko du, keinuen bidez egindako lana, hain zuzen. 22:30ean izango da hitzordua, eta sarrerak kostako dira 12 euro leihatilan, eta 10 euro aurrez erosi ezkero. Dagoeneko salgai daude txartelak Espaloian bertan.

Miss Morgue antzezlana komedia bat da. Bakardadearen gaineko lana da; bakardadea begirada guztietatik ikusita.
Ikuskizun bisuala da Miss Morgue, testurik gabekoa; hari narratiboa eta dramatikoa keinuen bitartez gauzatzen dute. Bakartasunaz zer pentsatua emango duen antzezlana izango da gaur Elgetan eskainiko dutena.

Harremanak egiteko arazoa

Protagonistak gorputegi batean egiten du lan. Gizon bakartia da; gorputegiko lau paretetara murriztu du bere bizitza. Hildakoekin ematen du egun guztia, eta horiek ez dutenez berbarik egiten, sozialki harremanak egiteko arazoak ditu protagonistak.
Baina, halako batean, gorputegian dauden bi hilotzek bizia hartuko dute. Hala, horien laguntzarekin protagonistak bere beldurrak gaindituko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak