Baserritar talde bat sortu da, zuzeneko salmenta egiteko gertu

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko aza. 24a, 10:41

Inguruko baserritarren produktuak erosteko herritarrek duten interesa neurtu nahi du orain Udalak. Interesatuta egonez gero abenduaren 3ra bitartean izena emateko dei egin dute.

Zuzeneko salmenta da, bertako ekoizleen produktuak sustatzeko. Bide batez herritarrek bertako produktuak kontsimietzeko aukera erraztu egingo zaie eta produkzio zein kontsumo eredu iraunkorragoari bidea emango litzaioke.   Garaian garaiko eta kalitate oneko produktuak jarriko dira eskura. Oraintxe bertan  sagarrak, urrak, gaztainak, patata, babarruna, tipula, porrua, aza eta eskarola dituzte aukeran baserritarrek.
 Udalak zubi lanak egiteko konpromisoa hartu du eta hasierako koordinazioa egingo du. Hala, herriko baserrietako produktuak erosi eta etxean jasotzeko interesa izanez gero deitu udaletxera abenduaren 3a baino lehen. 

 

 

 aza,  Eskarola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak