Zuzeneko salmenta da, bertako ekoizleen produktuak sustatzeko. Bide batez herritarrek bertako produktuak kontsimietzeko aukera erraztu egingo zaie eta produkzio zein kontsumo eredu iraunkorragoari bidea emango litzaioke. Garaian garaiko eta kalitate oneko produktuak jarriko dira eskura. Oraintxe bertan sagarrak, urrak, gaztainak, patata, babarruna, tipula, porrua, aza eta eskarola dituzte aukeran baserritarrek.
Udalak zubi lanak egiteko konpromisoa hartu du eta hasierako koordinazioa egingo du. Hala, herriko baserrietako produktuak erosi eta etxean jasotzeko interesa izanez gero deitu udaletxera abenduaren 3a baino lehen.
aza, Eskarola