Gaur zabaldu du arrandegia Amagoia Irazabalek

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko aza. 23a, 16:37

Urteak eman ditugu Elgetan arrandegirik gabe. Barikuan inauguratu zuen negozio berria Irazabalek. Gaur zabaldu ditu ateak negozio berriak.

09:00etan zabaldu ditu ateak Salbador kaleko arrandegi berriak. Aspalditik zebilen atzera eta aurrera Amagoia Irazabal. "04:00etarako Merkabilbaon nengoen", esan digu. "Handik ekarriko dut arraina". Bariku iluntzen inauguratu zuen negozioa elgetarrak eta sardinak erre zituen okasiorako. Inauguraziora hurbildu ziren herritarren, senitartekoen eta lagunen artean banatu zituen. "Martitzenetik zapatura bitartean zabalduko du denda", azaldu digu, "goizez zein arratsaldez".

     Lanbide berri bati ekin dio hortaz Irazabalek, baina ez da berarendako guztiz ezezaguna. Ama, Kontxi Bolinaga arrain saltzailea izandako da. Makina urtean izan zuen negozioa gaur Amagoiak arrandegia zabaldu duen lokal berean. Zorte on ibllbide berri honetan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak