Despertar los sentidos dantza konpainia oso berezia da izan ere konpainia gutxi daude bere ikuskizunak down sindromea duten neska-mutikoekin egiten dituztenak. Aurretik ere Elgetako kafe antzokian egondakoak dira, baina oraingo honetan Barreras izeneko ikuskizuna ekarriko dute Espaloira. Emanaldia 18:30ean hasiko da.
Musika ikasleak, eguerdian
Aurretik, 12:00etan, emanaldia egingo dute Bergarako musika eskolako ikasleek. Hiru taldek osatuko dute audizio hori. Lehenengo biolina Suzuki metodoaren bitartez ikasten duten neska- mutikoak igoko dira eszenatoki gainera. 4-10 urte bitartekoak dira guztiak eta tartean izango da Katxalin Otxoa elgetarra. Txistu taldeak eta soka taldeak ere euren emanaldiak egingo dituzte. Sarrera 2 euro da. Elgetako musika ikasleei dagokionez, jakin abenduaren 30erako ari direla emanaldia prestatzen.