Udal tasak eta zergak %2 igoko dituzte 2011an

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko aza. 17a, 13:36

Ez da igoerarik aplikatuko ez kiroldegiko zerbitzuetan ez eraikuntza eta obren gaineko zergetan.

Udalbatzak aho batez hartu zuen erabakia martitzenean egindako osoko bilkura berezian. Iaz ez bezala, aurten igo egingo dira udal tasak eta zergak; orokorrean %2ko igoera izango da  
Hala,  2011an ondasun higiezinen gaineko zerga edo trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga %2 gehiago ordainduko ditugu. Bestalde, kanposantuko zerbitzua 10 euro igoko da, eta Mankomunitateak horrela proposatuta %1,99 gehiago ordainduko dugu zaborren gaineko zerga.
     Udalbatzak, bestalde, ekonomia jardueren gaineko zergan aldaketa bat aplikatzea onartu zuen. Jaitsi egingo dute Udalak kobratzen duen tipoa, baina handitu egingo dute operazio bolumenaren arabera aplikatzen den koefizientea. "Hala, aplikatuko diren zergak operazio bolumenaren araberakoak izango dira", azaldu zuen Oxel Erostarbe alkateak.
     Zergek, beraz, gora egingo dute orokorrean, baina badira salbuespenak. Ez dira igoko, esaterako, kiroldegiko tasak, instalazio eta obren gaineko zerga,  landalurren gaineko zerga edo hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zerga. Alkateak azaldu zuen datorren urterako inguruko herrietan onartzen ari diren antzerako zerga igoera aplikatuko dela Elgetan ere.


Informearen emaitzak
Udal gobernuak, bestalde, Germunpal etxeak egindako txostenaren emaitzak aurkeztu zituen martitzeneko osokoan. Gomendatzen dute zerga bilketaren inguruko ordenantza bat egitea, eta urtero hobarien zein zergen tipoen gaineko informazioa jendaurrean ipintzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak