Elgetan ere gripearen aurkako txertoa azaroaren 27ra arte hartu daiteke

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko aza. 11a, 11:51

Osakidetzak hilabete luzatu du irailaren 20an abiarazi zuen txertatze kanpainaren.

Aurreko urteetan baina jende gutxiago joan omen da aurten gripearen aurkako txertoa hartzera. Horregatik, Osakidetzak epea luzatzeko erabakia hartu du; urriaren 31n amaitzen zen kanpaina, baina azaroaren 27ra arte luzatu dute. Elgetan ere txerto hori hartzeko aukera dago oraindik ere. Deialdia 65 urtetik gorakoei, diabetikoei eta gaixo kronikoei bereziki zuzenduta dago. Orain arte moduan, interesatuek txanda hartu behar dute aldez aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak