Elgetako Udalak eta Bizikasi erakundeak antolatuta jarrera nahasteak edo dementzia duten gaixoak nola zaindu behar diren izango dute hizpide ikastaroan. Azaroaren 29an abiatuta hilabeteko iraupena izango du eta astelehenetan eta eguaztenetan elkartuko dira bina orduko saioak egiteko; 17:00etatik 19:00etara.
Izena eman behar da
Gehienezko parte-hartzaile kopurua ipini dute, beraz aurrez izena eman beharra dago. Interesatuek hilaren 25a dute izena emateko azken eguna. Antolatzaileek ohartarazi dute ikastaroa egina dutenak kanpoan geldituko direla, eta ikastaro honetan sartzen ez diren interesatuendako hurrengo ikastaro bat antolatuko dutela.
Izena emateko interesatuek hiru bide dituzte; udaletxera joan eta Patxi Gaztelumendi teknikariarekin egon, 943 – 76 93 94 telefono zenbakira deitu edo mezu bat bidali info@bizikasi.com helbidea. Ikastaroa Elgetan egingo dute.