Gipuzkoako Foru Aldundiak Construcciones Galdiano enpresari eman dio Saihesbideko lehen faseko lanak egiteko ardura. Lanen kostua 1.260.276 eurokoa izango da.
Udaletik jakinarazi digutenez, apirilean hasiko dira obrak eta gutxi gorabehera bost hilabetean amaituko dituztela aurreikusi dute.
Saihesbidea oso lan garrantzitsua izango da Elgetarako. Izan ere, horrela ez baitira ibilgailuak Salbador kaletik pasatuko. Bestalde, kamioiek Salbador kalearen eta arkuaren artean maniobra arriskutsuak egitea ere saihestuko da.
Salbador kalea
Bada proiektu bat Salbador kalea oinezkoendako ipintzeko. Beraz, behin saihesbidea egindakoan trafikoarendako Salbador kalea itxiko dute eta ibilgailuak garajeetara joateko edo zama lanetarako bakarrik sartuko dira.