Biztanle kopurua gora

Irati Agirreazaldegi 2005ko urt. 19a, 19:17
Biztanle kopurua beherantz joan da azken urteetan, baina iazko datuak pozkekoak dira. Izan ere, 2004 urtea amaitzerako urte hasieran baino 30 biztanle gehiago zeuden Elgetan. Kanpotik herrira bizitzera etorritako jendeak eragin du gorakada.

Udaleko datuen arabera 2004 urte hasieran 1.002 biztanle zituen Elgetak. Urtea amaituta, berriz, 1.033ra iritsi da biztanle kopurua. Hala ere, azken datu hau ez da ofiziala, azken orduan hainbat aldaketa egon daitezke eta.

Baina aipatzeko moduko datua da urtebetean Elgetak 30 biztanle gehiago izatea. Gainera, kontuan hartuta azken urteetan herritarren kopuruak behera egin zuela, poztekoa da, berriz ere 1.000 biztanleko marra gainditzea.

Elgetak 1998an 984 biztanle zituen, 2002an, berriz, 961. Gorako bidea hartu zuen 2003an 974 biztanlera iritsiz eta azken datuen arabera 1.033 dira jadanik. Hala ere, hainbat heriotza eta jaiotza izan dira herrian egunotan.

Kanpotarrak

Elgetara bizitzera etorri diren kanpotarrek igoarazi dute kopurua, aurten 44 izan dira.

Pakistan: 14

Maroko: 1

Pontevedra: 1

Euskal Herria: 28

  • Gipuzkoa: 20
  • Bizkaia: 7
  • Araba: 1

Elgetatik kanpora joandakoak, berriz, 19 izan ziren iaz. Honetaz gain, kontuan hartu behar da iaz zortzi ume jaio zirela Elgetan eta azken datuen arabera hildakoak bi izan zirela. Beraz, Elgetan gero eta jende gehiago bizi dela adierazi dute datuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak