Enpresa Kudeaketa Aurreratuen Kasuen artean Eduardo Zubiaurreren Jaz Zubiaurre

iban arantzabal 2005ko urt. 13a, 19:27

Urtero Ezagutzaren Klusterra eta EAE-ko Unibertsitateen artean egindako

Urtero Ezagutzaren Klusterra eta EAE-ko Unibertsitateen artean egindako argitalpen bat kaleratzen dute: Enpresa Kudeaketa Aurreratuen Kasuak. Hau da, Klusterra eta Uniberstitateen artean zenbait enpresa proposatu eta aukeratzen dira, eta horien gainean unibertsitateko irakasleek "kasu azterketa" egiten dute.

Normalean, Enpresa Kudeaketaren ikuspuntutik, ikuspegi aipagarrienak nabarmeduz, egiten da. Gero, ingenieritza edo enpresa fakultateetan, ikasgai batzuetan, erabiltzen dira ikasleei kasu errealak aurkezteko.

Aurtengoan Eibarko enpresa bat, aukeratu dute: Jaz Zubiarrre. Horren jabea, Elgetan bizi da, Eduardo Zubiaurre da bera, EAJ/EA-ko listetan bosgarren postuan joan dena.

Toribio Etxebarria Berrikuntza saria jaso zuenean era aipatu genuen goiena.net-en.

Ekitaldia

Ekitaldia otsailaren 4an izango da Donostiako parke teknologikoan. Goizeko 12:00etan izango da.

Kasu hauek arkeztu dituzte aurten

  • BIELE

  • CAFÉS BAQUÉ
  • EITB
  • ESTANDA FUNDICIONES
  • JAZ ZUBIAURRE
  • NAIPES HERACLIO FOURNIER
  • NECO
  • PALACIO EUSKALDUNA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak