1.280 euro gizarte erakundeei laguntzeko

Irati Agirreazaldegi 2005ko urt. 13a, 16:57
Gobernu Batzordeko azken bileran adostu zuen Udalak gizarte zerbitzuekin zerikusia duten hainbat erakunderi eta Hirugarren Munduarekin lan egiten dutenei dirulaguntzak ematea.

Gizarte arloan gaixo psikikoekin lanean diharduen Agifes elkarteak eta adimen urrikoekin jarduten duen Atzegik 277na euro jasoko dituzte. Kontuan hartu dute esaterako orain dela gutxi Aguifesek Bergaran bulegoa ireki duela.

Txernobil elkarteari 63 euro emango dizkiote. Elkarte honen bitartez azken urteotan umeren bat ekarri dute herrira udan euren herrialdean dituzten arazoetatik ihes egiteko.

Hirugarren mundua

Diru laguntzak jasoko dituzte baita ere Hirugarren Munduko herrialdeengatik lanean diharduten hainbat taldek.

Oscar Romero elkartearendako 171 euro izango dira; beste horrenbeste euro bideratuko dituzte Haitiko eta Dominikar Errepublikako uholdeengatik kaltetutakoei laguntzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak