Egubakoitzean jokatu ziren Elgetako beteranoen pilota txapelketako finalaurrekoak. Morales eta Zenitagoiak 22-21 irabazi zuten lehen partidua Goenaga eta Basauriren aurka. Bigarren partidutik, berriz, Arantzabal eta Telleriak egin zuten aurrera Bolinaga eta Izagirreren kontra 22-11 irabazita.
Finala
Finalean, beraz, Morales-Zenitagoia eta Arantzabal eta Telleria (iazko txapeldunak) bikoteek jardungo dute nor baino nor.
Partidua abenduaren 31n eguerdian jokatuko da Udal Pilotalekuan.
Txapelketaren bigarren edizioa izan da aurtengoa. Iaz finalean egon zen giro polita eta kanporaketetan egon dena ikusita, aurtengoan ere jende asko elkartuko dela uste dute antolatzaileek.
Kontuan hartu behar da egun horretan jokatuko direla umeen txapelketako finalak ere.