Gabonetan ekintza ugari

Irati Agirreazaldegi 2004ko abe. 17a, 13:45
Herrian gabon giroa sortzeko asmoz hainbat ekintza antolatu dituzte datozen egunetarako. Besteak beste zuhaitzen lehiaketa, olentzeroren etorrera, parkea eta herri jaialdia izango dira. Herriko hainbat toki ere argiz apainduko dute egun hauetarako.

Gaur, barikua, piztuko dituzte Gabonetako argiak arkuaren alde banatan, udaletxean eta plazan Horrela hasiko dira jai hauetarako iragarritako ekintzak.

Argiak urtarrilaren 9ra bitartean egongo dira ipinita. Hauen kostua 1.700 eurokoa da.

Zuhaitzak

Gabonetako apaingarri diren zuhaitzak ere herriko denda eta tabernetan egongo dira ikusgai egunotan. Izan ere, gaur amaituko da lehiaketarako Gabonetako zuhaitzak aurkezteko epea, eta jendaurrean ikusgai egon ostean, datorren abenduaren 23an jakinaraziko dute zein den onena.

Olentzero

Sari banaketaren egun berean Olentzero etorriko da herrira. Bere etorrera 18:30etarako aurreikusita dago. Intxortatik plazara joan eta bertan jasoko ditu herriko umeen gutunak.

Eskolako umeak

Gabonak direla eta egingo dituzte hainbat ekintza eskolako umeek ere.

-Abenduak 20: Bilboko Gabonetako Umeen Parkera irteera.

-Abenduak 21: Santo Tomas eguna ospatzeko, eskolan txorizoa eta opiltxoak banatuko dituzte.

-Abenduak 22 eta 23: Materiala birziklatuz eskolan jostailuak egingo dituzte umeek.

Jaialdia eta parkea

Honetaz gain, umeendako jolas parkea ere ipiniko dute urtarrilaren 3an eta 4an arratsaldez Udal pilotalekuan.

Umeendako ez ezik nagusiendako ere izango dira ekintzak. Abenduaren 30ean herritarren kantu jaialdia izango da Espaloia aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak