Pilota txapelketak Gabon zahar egunean

Irati Agirreazaldegi 2004ko abe. 17a, 10:36
Beteranoen pilota txapelketa azkenetan da. Gaur, barikua, jokatuko dituzte finalerdiak eta finalak Gabon zahar egunean izango dira. Egun honetan umeen txapelketa ere jokatuko da.

Gaur, barikua, jokatuko dituzte beteranoen lau t’erdiko pilota txapelketako finalerdiak 20:30ean Udal pilotalekuan.

Finalerdiak

-Koldo Goenagak/ Roberto Basaurik-

Asier Morales/Fernando Zenitagoia

-Alex Arantzabal/Alberto Telleria-

Jabier Bolinaga/ Iñaki Izagirre

Antolatzaileen esanetan Arantzabal eta Telleria, iazko irabazleak, eta Koldo Goenaga eta Roberto Basauri dira finalera iristeko bikote faboritoak.

Umeen Txapelketa

Beteranoen txapelketako finalak abenduaren 31n eguerdian jokatuko dira, baita umeen txapelketakoak ere.

Umeek eskuz banaka jokatuko dute. Lehenengo kanporaketak egingo dituzte, herriko ume gehienek hartzen baitute parte txapelketan.

Gabon zahar egunean finalak jokatuta parte hartu duten ume guztiek saria jasoko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak