Arratsaldero 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik eta gurasoek umea eskolatik jaso ezin badute, aurrez abisatuta, horretaz ere arduratuko dira.
Izena ematea
Astelehenean zabaldu zutenetik 12 umek eman dute izena jadanik. Jolasteko, eskulanak egiteko eta elkarrekin egoteko aukera izango dute bertan 2 eta 12 urte bitarteko umeek Nagore Ojangurenen zaintzapean.
Sei hilabeteko kuota 40 eurokoa da eta materiala erosteko erabiliko dute diru hori. Izena eman nahi duenak udaletxera edo ludotekara bertara jo dezake.
Gabonetan ere irekita
Arduradunek jakinarazi digutenez Gabonetan ere irekita izango da ludoteka, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik.