Azoka Txikia bariku arratsaldean

Irati Agirreazaldegi 2004ko abe. 9a, 16:52
Eskola Txikien jairako dirua lortzeko, azoka egingo dute barikuan arratsaldez. Bigarren eskuko gauzak salduko dituzte bertan Herri Eskolako umeek. Txosna ere ipiniko dute plazan eta giroa alaitzen herriko trikitilariek jardungo dute.

Gabonen bueltan sortu ohi den kontsumismo giroari aurre egiteko eta bide batez Eskola Txikien Jairako dirua jasotzeko bigarren eskuko gauzen Azoka Txikia antolatu dute. Azoka plazan izango da barikuan arratsaldeko 18:00etan hasita.

Hamar postu

Herritarrek eskolara eramandako gauzak ipiniko dituzte salgai eta guztira hamar postu izango dira, salgaien arabera sailkatuak. Aukera zabala izango da: arropak, puzzleak, jostailuak, pelutxeak, heldu zein umeendako liburuak eta kirol materiala.

Beste postu batean opariak ipiniko dituzte: poltsak, pitxiak, koadroak... Ikus-entzunezko gaiak (bideoak, kaseteak, diskoak...) egongo dira beste batean eta gutiziak (tartak, edariak...) azkenik.

Hamargarren postu batean argazkiak erosteko aukera izango da. Eskolako ikasleen argazkiak izango dira, garai bateko erretratuak gogoratuz, Euskal Herriko mapa atzean dutela.

Txosna

Honetaz gain, txosna ere izango da eta bertan lanean herriko alderdi politikoetako ordezkariak izango dira.

Antolatzaileek materiala eman dutenak eskertu nahi dituzte, eta bide batez baita herritarrak animatu ere Azoka Txikian erosketak egitera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak