Irteera AHTk eragingo dituen txikizioak ikusteko

Larraitz Zeberio Lekuona 2004ko aza. 8a, 10:05
Elgetako gaztetxeak antolatuta, AHTak ibarrean eragingo dituen txikizioak lekutik bertatik azaldu zituzten

AHT Gelditu! Elkarlana taldeak zapatuan Donostian deitutako manifestazioarekin lotuta, hitzaldia eta mendi irteera egin dituzte Elgetako gaztetxeak antolatuta. Bariku gauean informazio hitzaldia egin zuten AHT Gelditu! Elkarlana taldeko hiru kidek. Domekan, berriz, mendi irteera egin zuten herriko hogei bat lagunek elkarte bereko Ramon Mª Loitiren laguntzarekin.

“Abiadura Handiko Trenak txikizio handiak eragingo ditu Debagoienan ere”, azaldu zuen Ramon Mª Loitik. “Trazatua Bergarako Ipinarri zerratokitik abiatzen da. Berrogei metroko zubi bat eraikiko dute Eibarko autobidea gurutzatu dezan eta Angiozargo San Kristobal auzoan sartuko da trena, historia-ondare aitortuta dagoen XVI. mendeko Eduegi baserria parez pare harrapatuta. Jarraian, Askuneta auzora egiten du trazatuak, beste bi baserri harrapatuta. Angiozartik hirurehun metrora sartuko da lurrazpian”.

Mendi irteeran, proiektu horrek eragingo dituen txikizioak zenbaterainokoak izango diren ikusi zuten parte-hartzaileek. "Inposatutako egitasmoa da. Informazio eta eztabaida prozesua ukatu dira. Gizartea, bestalde, apenas mobilizatzen da.”

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak