Babes ofizialeko etxeen gaineko bilera

Irati Agirreazaldegi 2004ko aza. 5a, 17:45
Torrealdean etxeak eraikitzen badihardute ere, oraindik ez dira hasi babes ofizialeko etxeak egiteko lanekin. Hala ere, hainbat herritarrek jaso nahi du etxe horien gaineko informazioa. Horretarako, Udalak deituta bilera izango da azaroan Espaloian, baina eguna oraindik zehazteke dago.

Oraindik ez dute eman Torrealdean babes ofizialeko etxeak eraikitzeko data zehatzik, baina urte amaieran hastea espero dute. Ordutik gutxi gorabehera urte eta erdiko epea izango dute lanak amaitzeko.

Herritarrek, ordea, etxe hauen gaineko informazioa jaso nahi dute, eta horretarako izena eman dute udaletxean. Orain dela hiru urte zabaldu zuten zerrendan izena emateko epea eta ordutik 100 lagun inguruk azaldu du babes ofizialeko etxeei buruzko interesa. Baina, baliteke tarte horretan aldaketak izatea.

Bilera azaroan

Informazioa emateko eta babes ofizialeko etxeen zozketan parte hartzeko bete behar diren baldintzak azaltzeko bilera egingo dute herritarrekin azaroan Espaloian. Eguna oraindik zehazteke dago, baina zerrendan izena eman dutenei gutun bidez jakinaraziko diete eta guk ere emango dugu egunaren berri jakin bezain pronto.

Bertan, eskaera orri bat banatuko diete interesatuei zein agiri aurkeztu beharko lituzketen azalduz. Horrela jakingo dute zenbat lagun izango diren etxebizitzen zozketan. Zozketan sartzeko ipini dituzten baldintzetako batzuk hauek dira: gutxieneko soldata bat jasotzea eta diru kopuru batetik gorakoa ez izatea; eta etxebizitza baten jabe ez izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak