Idatziak bildumako bigarren liburuxka banatuko dute

Irati Agirreazaldegi 2004ko urr. 28a, 12:54
Debagoieneko udalek, Mankomunitatearekin batera, Idatziak, etxejabeen komunitateetako agiriak liburuxka kaleratu dute. Idatziak sortako bigarrena, hain zuzen ere. Herriko atari bakoitzean liburuxka bat banatuko du Udalak datorren astean. Bestalde, Udalaren webgunean ere eskuragarri dago liburuko edukia.

Iaz liburuxka bat kaleratu ostean, orain etxejabeen komunitateetako agirien bilduma argitaratu dute Debagoieneko udalek Mankomunitatearekin batera. Liburu horien helburua euskara zabaltzen eta normalizatzen laguntzea da, eta horretarako idatzi ereduak eskaintzen dituzte.

Eguneroko jardunean tresna erabilgarria izateko eta euskarari toki handiagoa egiteko ahalik eta modurik errazenean egin dituzte azalpenak liburuxketan.

Debagoieneko udaletako euskara zerbitzuetatik esan dutenez, “eskaintzen dugun hizkuntza aholkularitza zerbitzuan, aurrerapauso bat gehiago eman nahi dugu, eta beharrei erantzuteko idatzi sorta hau prestatu dugu”.

Edukia

Liburuxkak jasotzen dituen gaien arten honakoak daude: bilera deiak eta aktak, bilerara joateko ordezkaritza, jakinaraztekoak, ziurtagiriak, errekerimendua, balantze ekonomikoa, errotuluak, oharrak, araudiak eta hiztegia.

Elgetan atari bakoitzera liburuxka bana eramango dute eta etxejabeen komunitateetako arduradunaren postontzian utzi, haiek baitira liburuxka gehien erabiliko dutenak. Banaketa egiten datorren astean hasiko direla jakinarazi digute Udalean. Bestalde, nahi duenak eskuragarri dauka liburuaren eduki guztia Udalaren www.elgeta.org helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak