Mendizaletasunari buruzko liburuaren aurkezpena Espaloian

Irati Agirreazaldegi 2004ko urr. 21a, 18:54
Euskal Mendizale Federazioak eta Pyrenaika argitaletxeak "Historia testimonial del montañismo vasco" liburua aurkeztuko dute

Aurkezpena bihar, zapatua, Espaloia aretoan 12:00etan izango da.

Antxon Iturriza egileak sei urte eman ditu Euskal Herriko mendizaletasunaren sorrera eta hedapena aztertzen: XIX. mendeko lehen igoeretatik hasita euskaldunek Himalayan egindako azkenetara iritsi arte.

Zapatuan aurkeztuko duten liburuak 250 orrialdetan 1848tik 1936ra arteko alpinismoaren garapena jaso du.

Bilduma beste bi alek osatuko dute, eta hauek datorren urtean aurkeztea espero dute.

Euskal Mendizale Federazioaren batzarra

Bestalde, bihar 16:00etan, Euskal Mendizale Federazioak ez ohiko batzarra egingo du Espaloia aretoan bertan, ondoren bigarren ohiko batzarra izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak