Udal zergak %3,2 igotzeko proposamena

Irati Agirreazaldegi 2004ko urr. 22a, 11:03
Ordenantza fiskalen eguneratzea izan da asteon Ogasun batzordean landu duten gaietako bat. 2005erako zergak eta tasek KPIren araberako igoera izatea proposatu dute, baina zaborrei dagozkien zergek gehiago egingo dute gora.

Martitzenean Ogasun batzordeak bilera egin zuen, eta beste hainbat gairen artean 2005erako ordenantza fiskalen eguneratzeari buruz jardun zuten.

Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) araberako zergen eta tasen igoera proposatu zuten, %3,2koa izatea, hain zuzen ere. Orain, osoko bilkuran onartu beharko da igoera hori. Urtero egiten dute gora udal zergek, eta aurten ere horrela egitea da proposamena. Tasak eta zergak gaurkotzean 2002ko irailetik aurtengo irailera bitartean KPIk izan duen igoera hartuko dute kontuan, eta %3,2 igoko lirateke Elgetaren kasuan. Iaz igoera %2,5 izan zela ikusita, aurtengo igoera handiagoa dela esan genezake.

Zaborrak

Hala ere, Udaleko zerbitzu guztietan ez da igoera bera aplikatuko. Aurten aipatzekoa da zaborrei dagozkien zergek igoera handia izan dezaketela.

Izan ere, zerbitzu hori eskaintzeak eragiten dituen kostuak ez dira betetzen ipinitako zergekin. Beraz, Mankomunitateak eskatuta herri guztietan igoko da tasa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak