Pili Arinek azalpenak emanez zabaldu zuen erakusketa

iban arantzabal 2004ko urr. 8a, 15:20
Pili Arin elgetarrak hainbat arlotan egin du lan. Plastika munduan, buztinarekin, makrame egiten... eskulanak egitea afizio eta ofizio ere badu. Atzo horixe azaldu zuen Espaloia Kafe Antzokian egindako hitzaldian. Jakintza partekatzeko asmoz ikastaroa ere antolatu du.

Erakusketa zabalik dago eta hurrengo 15 egunetan ere halaxe egongo da. Bertan ikus daiteke hainbat Udaletarako egindako eskultura lanak, eguzkiloreak... eta Arinek aspaldian lantzen ari den sormen lanak erakutsi ditu.

Buztinetik sormena lantzera

Buztinarekin jolasean hasi zen Pili. Pasatu ditu plastikaren hainbat arlo, baina aspaldian harriak lantzen dihardu. Errekako harriekin. Ikaragarria da errekakok harriekin egin duen lana, ikustekoa.

Ikastaroa

Hitzaldia eta erakusketaz gain ikastaroa emateko prest agertu da Pili Arin. Hurrengo egunetan Espaloia Kafe Antzokian apuntatzeko aukera egongo da. Izena ematerakoan gurago diren orduak ere esatea komeni. Apuntatzen direnekin bilera egin eta egokituko da ordutegia zein zer eta zelan landu. Ikastaro honetan hasierako pausoak erakutsiko dira eta ikastaroa pertsonalizatua izango da, bakoitzak duen interesen araberakoa.

Erakusketa

Zabalik egongo da Espaloia Kafe Antzokia zabalik dagoen ordutegian. Egunero goizeko 11:30etik aurrera gauera bitarte, astelehenean eta martitzenean izan ezik. Atzo bertan jende dezentek ikusi zuen erakusketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak