Jabier Arantzeta Ozkarbiko presidente

Irati Agirreazaldegi 2004ko urr. 8a, 15:02
Ozkarbi elkarteak urteko batzarra egin zuen joan zen astean eta kontuen balantzean egin ondoren, zuzendaritzako kide berriak izendatu zituzten, baita presidentea aukeratu ere. Jabier Arantzetak hartuko du kargua aurki.

Urteko diru kontuen balantzea egin ostean, zuzendaritza taldeko kide berriak zein izango diren jakinarazi zuten Ozkarbi elkartearen urteko batzarrean, baita presidente berria aukeratu ere.

Guztira 12 lagunek osatzen dute zuzendaritza taldea. Iazko taldetik aurten jarraituko dutenak Garikoitz Arrazola, Teresa Elortza, Jabier Arantzeta, Joseba Muxika, Iban Retolaza eta Iñaki Egizabal dira. Zuzendaritzan lekua orain hartuko dutenak, berriz, Jon Agirreazaldegi, Sebastian Arantzabal, Jose Luis Arantzabal, Celia Egizabal, Aintzane Sarasua eta Gaizka Bolinaga.

Jabier Arantzeta izango da urtebetez Ozkarbiko presidentea 24 boto jaso baitzituen eta Celia Egizabal, aldiz, presidente ordea, 15 boto jasota.

Asmoak

Jabier Arantzeta iaz presidente ordea izan zenez, badaki zuzendaritzako nondik norakoen berri.

Berak esan digunez, “ordenagailu bidez kontuak egitearena martxa onean doa, eta jendea gustura dagoenez, bide horretatik jarraituko dugu”.

Hala ere, badituzte beste hainbat asmo. “Teilatua konponduko dugu, ahal dela Gabon aurretik. Bestalde, iaz estatutuak euskaratu eta hainbat aldaketa egin ostean, aurten barne araudia berritzea da gure nahia”, esan digu Arantzetak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak