Astelehenean hasiko da yoga ikastaroa

Irati Agirreazaldegi 2004ko ira. 30a, 18:58
Ikasturtea hastearekin batera Udal Kirol Zerbitzuak hainbat kirol ikastaro eskaini zituen, eta horietako batzuei datorren astelehenean ekingo dietela jakinarazi dute.

Yogako taldea jadanik osatuta dago eta hemendik aurrera izena ematen dutenak itxarote zerrendabatera pasako dira gerora taldean sartu ahal izateko.

Yoga ikastaroa astelehenean, urriaren 4an, hasiko da eta saioak 19:15etik 20:45era bitartean Herri Eskolako psikomotrizitate gelan izango dira , eta saioak astelehenetan eta eguaztenetan.

Gimnasia

Sasoian egoteko gimnasia saioak martitzenean, urriak 5, hasiko dira kiroldegiko gimnasioan eta eskolak martitzen eta eguenetan edukiko dituzte. 16:00etatik 17:00etara edadetuek eta 19:00etatik 20:00etara bitartean gainontzekoak.

Bestalde, asteon Tai-Chi ikastaroa hasi da, eta saioak martitzen eta eguenetan egingo dira.

Aerobik eskolak ere joan zen astean ipini zituzten abian. Eskolak astelehen eta eguaztenetan 19:15etik 20:15era bitartean dira eta oraindik izena emateko aukera dago. Informazio gehiago nahi duenak Udal Kirol Zerbitzura jo dezake: 943 76 80 22.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak