Mendi Nekazaritzako proiektuak: Uriarte auzora ura eramateko lanak

Irati Agirreazaldegi 2004ko ira. 22a, 17:35
Baserritarren Batzordea elkartu zen astelehenean udaletxean eta beste batzuen artean Mendi Nekazaritza Elkartetik jasotako diru laguntzak izan zituzten berba gai. Hau da, aurten diru horrekin egindako lanak eta datorren urterako proiektuak.

Aurten Uriarte auzora ura eramateko azpiegiturak egin dituzte Mendi Nekazaritza Elkartetik jasotako dirulaguntzekin. Lanen bigarren fasea amaituta dago eta 121.108 euroko kostua izan du.

Hirugarren fasea

Azpiegiturak amaitu gabe daude eta datorren urterako proiektutan hau da azpimarragarriena: Uriartera urak eramateko lanen hirugarren fasea.

Hirugarren fase horretan sei baserritara ura eramatea da asmoa: Oleiko lau baserri, Iribeiturriaga eta Aranburu baserrietara, hain zuzen ere.

Lanok egiteko gutxi gorabehera 60.000 euro beharko direla aurreikusi dute, eta Udalaren asmoa Mendi Nekazaritza Elkarteari datorren urterako dirulaguntza eskatzea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak