Ludotekan eta zaintza zerbitzuan izena emateko epea zabalik

Irati Agirreazaldegi 2004ko ira. 15a, 18:40
Barikua eta martitzena dira Txirikil aisialdi taldekoek zaintza zerbitzuan eta ludotekan izena emateko ipini dituzten egunak.contributors:

Txirikil aisialdi taldeak ludotekan eta zaintza zerbitzuan izena emateko egunak zehaztu ditu: gaur, barikua, 17:00etatik 20:00etara eta martitzenean 17:00etatik 19:00etara kultura etxeko lehen solairuan dagoen ludotekan.

Zaintza zerbitzua 07:30etik 9:00etara eta 16:00etatik 17:00etara bitartean egingo da eskolan. Eguneko sei euro ordaindu beharko dira eta hil osoko zerbitzuaren truke, berriz, 72 euro. Gainera, goizean gosaria emango diete umeei.

Ludoteka astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara egongo da zabalik eta hilean 40 euroko kuota ordaindu beharko dute erabiltzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak