Izena eman nahi dutenek udaletxera (943768022) edo kiroldegira (943768284) jo beharko dute. Bestalde, instalazioak erabiltzeko aldikako erreserbak kiroldegian egingo dira, hilabeteko edota urteko erreserbak, berriz, Udal Kirol Zerbitzuan.
Aukera zabala
Aurten ere aukera zabala dago kirol zerbitzuetan: mantentze gimnasia, edadetuen gimnasia, oinarrizko soin hezkuntza, txikien dantza eta aerobik-a, yoga, tay-chi eta aerobik eta fitness-a; azken honen baitan tonifikazioa eta dantza egongo dira.
Ikastaroak irailaren 20a eta urriaren 7 bitartean hasiko dira. Taldea osatzeko gutxienez zortzi lagun beharko dira eta izena lehenbailehen ematea komeni da