Autobus zerbitzu berriak abian

Irati Agirreazaldegi 2004ko ira. 9a, 13:48
Joan zen irailaren 8tik aurrera abian dira Elgeta Bergara eta Arrasaterekin lotzen dituen autobus zerbitzu berriak.

Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko gestioen ostean, zerbitzu publiko bereziak jartzea adostu dute. Honela, neurri batean bada ere, elgetarrek denbora luzean garraio publikoarekin izan dituzten arazoak konpondu nahi dituzte, euren joan-etorriak egiteko modua erraztuz Izan ere, bi herri hauetara jende asko joaten da egunero eta zerbitzuak oso urriak ziren.

Elgetarrek besteak beste eskolara joateko erabiltzen dute autobusa. Izan ere, gazte askok kanpoan ikasten du. Bestalde, errehabilitazioa egitera Bergarara zein Arrasatera joan behar izaten dute elgetarrek eta baita ospitalera ere.

Bergara eta Arrasate

Autobusak 07:30ean, 11:30ean eta 14:45ean irtengo dira Elgetatik. Lehena Bergarara iritsiko da eta bertan 08:15ean Arrasatera doana hartu ahal izango dute bidaiariek. Bigarrena Arrasatera arte joango da Bergaran geldialdia eginez. Azkena, berriz, Bergarara artekoa da eta han beste autobus batzuk hartu beharko dituzte Arrasatera joan nahi dutenek.

Bueltatzeko, Arrasaten 11:05ean eta 14:20an irtengo dira autobusak, eta Bergaran 11:20an eta 14:40an, azken bi hauek zuzenean joango dira Elgetara.

Ordutegiak

-Ibilbidea: Elgeta-Bergara-Arrasate

-Elgeta 07:30 (1) 11:30(2) 14:55(3)

-Bergara 07:45 11:40 15:05

-Arrasate (1) 12:00 (3)

-Ibilbidea: Arrasate -Bergara- Elgeta

Arrasate 11:05 14:20

Bergara 11:20(4) 14:40(5)

Elgeta 11.30 14:50

(1) Zuzena Elgeta-Bergara. Arrasaterako konexioa 08:15 eta beste herrietarako konexioa.

(2) Zuzena: Elgeta-Bergara-Arrasate. Zuzenean ospitalera.

(3) Zuzena: Elgeta-Bergara-Arrasate. Beste herrietarako konexioa.

(4) Zuzena: Bergara-Elgeta

(5) Zuzena: Bergara-Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak