Nekazaritza ekologiko ikastaroa deitu du Ekonekazaritza elkarteak

Leire Kortabarria 2004ko ira. 7a, 18:26
Elgetan nekazaritza ekologiko ikastaroa egingo da irailaren 27tik urriaren 13ra bitartean. Ekonekazaritza elkarteak deitu du, eta helburua da nekazaritza mota hori aurkeztea.contributors:

Nekazaritza ekologikoak gero eta jarraitzaile gehiago ditu gurean, eta hainbat ikastaro antolatu izan dira Debagoieneko hainbat herritan. Irail eta urrian, ikastaro berri bat egiteko aukera izango dute interesa dutenek, Elgetan. Izenemate epea zabaldu du dagoeneko Ekonekazaritza elkarteak; horretarako, 943 76 18 00 telefonora deitu beharko duzue.

Ikastaroa hastapen mailakoa da, hau da, nekazaritza ekologikoaren nondik norakoak azalduko ditu. 20 ordukoa da: hiru orduko eskolak, eta bi orduko bisita nekazaritza ekologikoa lantzen duen bati. Honako gaiak landuko dituzte: nekazaritza ekologikoa zer den; lurra; oinarrizko teknikak; negutegiak; izurrite eta gaitzak; eta hazia zelan lortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak