Kultura ekitaldiak antolatzeko bilera Kafe Antzokian

I.A. 2004ko abu. 31a, 12:40
Espaloia Kafe Antzokian lau talde osatu gura dituzte eta horietako bat hasi da bidea egiten: Kultura taldea. Bertan, antzerkiak, dantzak, hitzaldiak eta kontzertuak erabakitzen dira. Espaloia Kafe Antzokitik gonbidapena egin dute jendeak parte hartu dezan.

Kafe Antzokikoek esan digutenez, Goibekoko bazkideei egin diete dei berezia, baina herritar guztiengana heldu gura lukete. "Antolatze lanetan parte hartzea gura duen guztia dago gonbidatua" diote.

Bilera izango da ostegunean, hilak 2. Arratsaldeko 7etan, Kafe Antzokian.

Urria, azaroa eta abendua

Hiru hilabeteko programazioa atera gura dute kalera Espaloia Kafe Antzokikoek. Emanaldi batzuk konkretatuta dituztela irakurri dugu notizia honetan

Hauek dira emanaldiok:

  • Jabier Muguruza (urriaren 10ean, domeka, 20:00etan)
  • Ramon Agirre & Joserra Senperena (urriak 22, barikua, 22:30ean)
  • Igelaren Banda (azaroaren 7an, domeka, 20:00etan

Antzerki talderen bat eta kanpoko talde batekin ere ba omen dihardute berbetan. Emango dugu egiten dutenaren berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak