Aranzadi elkarteko talde batek jardun zuen orain dela gutxi Gerra Zibileko hilobiak aztertzen Elgetan.
Egindako aurkikuntzen ostean, txosten bat kaleratu dute bertan jasotakoaren berri emanez. Informazio hori guztia bere webgunean ipini du Aranzadi zientzia elkarteak.
www.aranzadi-zientziak.org helbidera jo beharko dute interesatuek eta berriak atalean aurkituko dute hilobien berri. Besteak beste Intxortako borrokari eta Elgetaren hartzeari buruzko informazioa, Intxorta eta Antsoategiko hilobietara egindako bisiten txostenak, ikerkuntza taldea... Hau guzti hau argazki eta mapekin lagunduta agertzen da.