Indusketen berri emango dute bihar Aranzadikoek

Usoa Agirre 2004ko eka. 15a, 14:45
Elgetan, Intxorta inguruan eta Antsoategi baserriaren ondoan indusketa lanak egiten ari da Aranzadi Zientzia Elkarteko talde bat. 1936ko Gerra Zibilean hildakoen gorpuzkinen bila ari dira. Bihar prentsaurrekoa emango dute azken aurkikuntzen berri emateko.

Apirilean aurkitu zuten Espainiako Gerra Zibilean fusilatutako zazpi lagunen gorpuzkinen arrastoa. Orduan ez zuten zehaztu zein lekutan aurkitu zituzten, baina orain eman dute jakitera non ari diren indusketa lanak egiten: Intxorta inguruan eta Antsoategi baserriaren ondoan ari dira lanean.

Intxorta inguruan, ustez, lubaki bat zegoen eta baliteke bi gorputz egotea bertan lurperatuta.

Bihar, prentsaurrekoa

Bihar, eguaztena, emango dute aurkikuntzen berri. Goizeko 10:00etan egin dute zita Aranzadi elkartekoek, Elgetako plazan. Hortik abiatuta, indusketa lanak egiten ari diren lekura joango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak