Santanderretik etorritako talde bat arduratuko da paella erraldoia gertatzeaz. Arroz kilo mordo bat eta osagai asko behar izango dituzte horretarako, 400 lagunendako izango baita paella hori.
Doan
Plazan bertan jende aurrean jardungo dute sukaldariek lanean eta eguerdian, bazkal orduan doan banatuko diete bertaratzen direnei. Hala ere, Jai Batzordekoek jakinarazi dute eurek jatekoa, hau da, paella bakarrik banatuko dutela eta gainontzekoa norberak ipini beharko du.
Bazkal osterako ere prestatua dute ekitaldirik. Herriko koadrilen arteko jokoak izango dira plazan bertan eta herritarrak bazkaritan eta jokoetan parte hartzera animatu nahi dituzte.