Paella erraldoia jaietan, doan

Irati Agirreazaldegi 2004ko eka. 11a, 09:30
Jaietan, zapatuan, herri bazkaria izango da plazan eta menua gertatua dute Jai Batzordekoek: Paella.

Santanderretik etorritako talde bat arduratuko da paella erraldoia gertatzeaz. Arroz kilo mordo bat eta osagai asko behar izango dituzte horretarako, 400 lagunendako izango baita paella hori.

Doan

Plazan bertan jende aurrean jardungo dute sukaldariek lanean eta eguerdian, bazkal orduan doan banatuko diete bertaratzen direnei. Hala ere, Jai Batzordekoek jakinarazi dute eurek jatekoa, hau da, paella bakarrik banatuko dutela eta gainontzekoa norberak ipini beharko du.

Bazkal osterako ere prestatua dute ekitaldirik. Herriko koadrilen arteko jokoak izango dira plazan bertan eta herritarrak bazkaritan eta jokoetan parte hartzera animatu nahi dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak