“Etxebizitza Elgetan” gaia jorratu zen liburutegian

iban arantzabal 2004ko eka. 4a, 11:11
Intereseko gaia da jende artean. Jendea galdezka ari zen ia etxeen eraikuntza lanak nola doazen, non egin behar diren etxeak, zenbat… Babes Ofizialeko Etxeak edo etxe tasatuak ere izan ziren hizpide. Aralarreko bi zinegotzi eta Aralarreko hegoaldeko zuzendaritzako Fernando Heviak eman zuten hitzaldia 25-30 pertsonaren aurrean.

Elgetan egitea pentsatuta dauden etxeak Uriburun (borradorea dago eginda), Artekalen eta Iturburun (etorkizun urrunean egitekoa) dira. Erabakitzen dihardute ia Babes Ofizialekoak ere egin edo tasatuak egiteko posibilitatea zabaldu. Torrealdean bai, Torrealdean badago asmoa Babes Ofizialekoak egiteko, izan ere plan partziala onartuta dago-eta. Argitu zuten Aralarreko zinegotziek zein Heviak, Elgeta legez ez dagoela derrigortuta BOEk egitera.

Babes Ofizialeko etxeak izateko baldintzak

Iban Retolazak (Aralar) azaldu zuen BOEen irizpideak zeintzuk diren. Jaurlaritzak jartzen ditu irizpide batzuk, adibidez ekonomikoak eta gero herriak berak jar ditzake beste hainbat. Elgetan, esaterako, Udaleko gobernuan dauden EAJ-EA eta Aralar alderdiak negoziatu dute Elgetan 5 urtean erroldatua egon beharko dela, bizilagun bakarrak etxea eskatzean ezingo duela 18.000 erotik gorako sarrerarik izan etab. Negoziazio horretan Auzolanian taldearekin aurkeztutakoren batek ere parte hartu du. Torrealdeko etxeetatik kanpo geratzen direnak Uriburuko etxeetarako aukera izatea espero dute Aralarreko zinegotziek. Noski, beti ere tasatuak beharrean Babes Ofizialeko etxeak egiten badira.

Izen-ematea BOErako

Izen emate epea opor aurretik zabaltzeko asmoa dago. Zerrenda horretan apuntatutakoen baldintzak aztertuko dira eta gero, geratzen direnekin zozketa egingo da.

Fernando Hevia (Aralarreko Zuzendaritzako kidea)

Heviak aipatu zituen tasatu eta BEOren arteko ezberdintasunak eta argi utzi zuen herri bakoitzari egokitutako azterketak esango duela zein den eredurik onena. Hala ere, argi utzi zuen tasatuak egiteko direktriz bat dagoela Gobernutik eta badirudiela horri men egiten dihardutela EAJ-EA agintzen dauden gobernuak. Bestalde, esan zuen tasatuak izatera kalitate kontrolak txikiagoak direla eta beti dagoela arriskua BOEkoak baino kalitate txikiagokoak izan eta diru gehiago ordaindu behar izatea herritarrak.

Arau subsidiarioetan ageri dira Babes Ofizialeko Etxeak

Elgetako Udaleko EAJ-EA arau subsidiarioak aldatzea aztertzen ari da Aralarreko zinegotziek aipatu zutenez. Hala ere, nabarmendu zuten etxebizitza politika herritarrekin pentsatuta egin behar dela eta ez konstruktorekin. Aralarrekoak agertu ziren Babes Ofizialeko etxeen alde eta etxe eraikuntzatik ateratzen diren diruak hein handi batean antzerako inbertsioetan erabiltzearen alde.

Hirigintza batzordeko burua ere izan zen hitzaldian

Joseba Muxika (EAJ-EA) hirigintza batzordeko burua hitzaldira joan zen eta bere iritzia eman zuen. Esan zuenez, eraikuntzatik ateratzen den dirua beste gastu batzuetan erabiltzea Udal guztietan egiten den kontua da, esaterako, Elgetaren kasuan, auditoriumean. Azterketa prozesuan daudela nabarmendu zuen eta aldaketa egiteak ez duela esan nai BOErik egingo ez denik.

Ateak zabalik galderei erantzuteko

Aralarreko Oxel Erostarbek amaitu zuen hitzaldia eta esan, Aralarren ateak zabalik daudela edozein galdera egin eta zalantzak argitzeko. Esan zuen azkena izan zen saiatuko direla udalean Babes Ofizialeko etxeak egin daitezen, estraktu sozial kaltetuenendako begirunez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak