Elgetako Euskal Jaia: umeek herriko familien etxeetan bazkalduko dute

iban arantzabal 2004ko eka. 2a, 12:00
Ekainaren 27an Umeen Euskal Jaia egingo da Elgetan aspaldiko partez. Aspaldi hori antzinan beharko zen, galdetutako inork ez baitio jai batzordeari esan seguru noiz egin zen azken aldiz... 100 umetik gora etorriko dira ondoko herrietatik. Etxeetan banatuko dira bazkaltzeko orduan. Prest zaude umeren bat hartzeko?

Egun horretan, Soraluzekoak, Antzuolakoak, Bergara, Aretxabaleta eta Arrasateko 2 talde etorriko dira gurera dantzan egitera.

Egitaraua hau izango da:

  • 11:00 Harrera
  • 11:30 Kalejira
  • 12:15 Plazara buelta
  • 12:30 Dantzak plazan. Talde bakoitzak bana.
  • 13:30 Buruhandiak
  • 14:00 Bazkaria
  • 16:30 Buruhandiak
  • 17:00 Alardea

Neskak: SAGAR DANTZA, BIZKAIKO ZINTA DANTZA eta ARKU DANTZA

Mutilak: BANAKOA, TXANKARRENKUA eta BROKEL DANTZA

Guztiak: SAN PETIT eta TXULALAI

  • 18:30 Amaiera eta AGUR JAUNAK txistulariekin.

Euska Jaia egin ahal izateko etxean umeak bazkaltzeko hartzeko prest egongo diren familiak behar direla adierazi dute jai batzordetik. Horretarako prest baldin bazaude, bidali e-posta bat zure datuekin eta hartuko dituzun umeekin udalera kultura@elgeta.net

Ez ahaztu zure telefonoa eta ume kopurua jartzea zure datuekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak