"Etxebizitza Elgetan" hitzaldia antolatu du Elgetako Aralarrek

Irati Agirreazaldegi 2004ko mai. 28a, 15:49
Hitzaldi informatibo baten berri eman digute Aralarretik. Etxebizitzen gaia pil-pilean dago Udalean eta interesatuak ere asko dira herrian. Babes ofizialeko etxebizitzak eta tasatuak izango dira hizpide. Udala aztertzen ari da Uruburuko esparruan nolakoak egin. Ekainaren 3an izango da, 20:00etan.

"Etxebizitza Elgetan" izango da hitzaldi informatiboaren izenburua, horretarako Aralarreko hegoaldeko zuzendaritzako Fernando Hevia gonbidatu dute Elgetara.

Gai zerrenda:

  • Etxebizitzaren egoera Elgetan.
  • Babes ofizialeko etxebizitzak eta tasatuen arteko desberdintasunak.
  • Etxebizitza: ARALARren politika.
  • Galdera erantzunak.

Hitzordua

Ekainaren 3an, eguena, 20:00etan, liburutegian

Bertan izango da, Elgetako zinegotziez gain, Fernando Hevia ARALARreko Ejekutiba Nazionaleko kidea eta Laudioko Udaleko arkitektoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak