Mikel Elkoro 211. izan zen Zegama-Aizkorri mendi maratoian

iban arantzabal 2004ko mai. 24a, 12:07
Mikel Elkoro elgetarrak oso denbora ona egin zuen eta geratu zen 221. postuan. Ibilbide luze eta maldatsu hau egiteko denbora: 6:18:31. 333 lagunek zuten emanda izena eta ez zuten denek amaitu. 300 lagunek lortu zuten helmugara iristea.

Domekan jokatu zen maratoia eta hau Zegama – Aizkorri Mendi Maratoiaren III. Ekitaldia izan da. Aurreko 2 urtetan jasotako arrakastaren atzetik datorrena, hain zuzen. Arrakastatsua izan da bai, bai kirol mailan hala nola antolakuntza mailan ere, eta hain zuzen ere, horri esker, III. Zegama – Aizkorri, Munduko Mendi Lasterketen Zirkuitoan , Buff- Skyrunner World Series FSA 2004 ko partaide izan zen eta mendi lasterketen Euskal Herriko I Txapelketa moduan jokatu zen.

Probaren ezaugarriak

Ibilbidea eta probaren ezaugarriak aurreko ekitaldietako ia berdinak izan dira. Lasterketa erdi - mailako mendietan izan da, Aratz eta Aizkorriko mendilerrotik zehar, EAEko tontorrik garaienak igaroz – Aratz, Aizkorri, Aketegi eta Aitxuri – ingurune zoragarri batean.

Proba hau, sasoi fisiko oso ona daukaten atleta eta mendizaleentzako da eta oso teknikoa eta zailtasun handikoa dela kontsideratzen da. 42,195 km-tan – irteera eta helmuga Zegaman – 12 pasagune - kontrol, 11 jan-edan postu, 3 kronometraje - kontrol eta tarteko helmuga bat egon ziren. Punturik baxuena Zegama da eta garaiena Aitxuri, igoera eta jaitsiera guztien artean ia 5.500 m-tako tartea metatzen delarik.

Proban 18 urtetik gorako kirolariek parte hartu zuten bakarrik, horrelaxe esaten zen oinarrietan-eta. Gehienez 300ek egin behar zuten maratoia eta guztiak lau kategoria ezberdinetan, hiru gizonezkoentzako eta bat emakumezkoentzako.

Asteleheneko Goienkariak jaso du berri gehiago, eta azalean, esaterako, zuhaitz Ezpeleta ageri da, Aizkorrin bigarren egin zuena. Lan bikaina arrasatearrarena. Elgetarra ere fin! zorionak!

Irabazlea Mario Pellotti

Italiarra izan zen irabazle eta marka berria egin zuen. Errekorra egin zuen, izan ere 2 minutu gutxiagoan egin zuen maratoia, 4 ordu eta 6 minututan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak