"Dantza plazara" erakusketa egiteko argazkiak behar dira

I.A. 2004ko api. 30a, 16:20
Elgetako Jai batzordea antolatzen ari da erakusketa bat. Erakusketaren gaia izango da dantza. Ez da bakarrik erretratu erakusketa bat izango. Izango dira baita ere jantziak, dantzan erabili diren tresnak… Euskal Jaietako dantzak, dantza solte txapelketak, erromeriak, dantzaldiak, aurreskuak… denetariko argazkiak batu gura dira. Herriari ere deia egiten zaio ohar honen bidez.

Erakusketa herri mailan eta herriak egindakoa izatea gura da

Horregatik, herriaren parte hartzea eskatu du jai batzordeak. Dantzarekin zerikusirik duen argazkirik baduzu ez egin dudarik, joan Udalera, kultura sailera. Enrike Gorrotxategik erretratua hartu, zenbaki bat jarri eta datuak hartuko dizkizu. Erakusketa amaitzeaz bat bidaliko dira argazki guztiak norbere etxera. Jai Batzordeak animatu gura du jendea erretratu horiek ekartzera. Seguru pila bat daudela Elgetako etxeetan gordeta. Animo! Denon artean erakusketa eder bat egin ahal izango da. Erretratuarekin batera jasoko dira, atera deneko urtea eta erretratuaren jabea gogoratzen den informazio osagarria. Erretratuaren jabeak baimena emanez gero, eskaneatu ere egingo dira eta horrela Udalak duen argazki-artxiboa handituko dugu.

Argazki erakusketa euskal jaiarekin lotuta

Aspaldiko galduta dagoen euskal jaia ere ari da antolatzen Jai Batzordea. Konfirmatu dute etorriko direla dantza talde batzuk: Arrasate, Aretxabaleta, Bergara… eta noski, Elgetako gazteak ere izango dira. Dantzak izango dira eguneko ekitaldirik garrantzitsuena, baina izango dira buruhandiak etab. Umeak etxeetan hartzeko gonbita ere egin gura du jai batzordeak. 100 dantzaritik gora izango dira Elgetan ekainaren 27an. Ordurako zabalduko da erakusketa ere.

Erakusketa

  • Eguna: ekainak 25 – uztailak 11
  • Lekua: Espaloia kafe antzokia
  • Ordutegia: ostegunetik domekara, 12:00etatik 23:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak